Oier Agirrezabala prestatzaile fisikoa den Reala B taldea Espainiako Bigarren Mailara igo da

Julene Frantzesena 2021ko mai. 23a, 10:17

Agirrezabala Ugaitz Kerejetaren elastikoarekin Meridako futbol zelaian.

Atzo Meridan (Badajoz, Espainia) izan zen taldearekin; izan ere, Reala Bk han jokatu zuen igoera faseko azken neurketa, Algecirasen aurka, eta luzapenean 2 eta 1 nagusituta, mailaz igotzea lortu du taldeak.

Reala B taldeak Espainiako Bigarren Mailara igotzea lortu zuen atzo, eta talde horretan bada azpeitiar bat: Oier Agirrezabala prestatzaile fisikoa. Urteak daramatza azpeitiarrak Zubietan zeregin horretan, eta azken urteetan Realeko gizonen bigarren taldeko kidea da.

Atzo Meridan (Badajoz, Espainia) izan zen taldearekin; izan ere, Reala Bk han jokatu zuen igoera faseko azken neurketa, Algecirasen aurka, eta luzapenean 2 eta 1 nagusituta, mailaz igotzea lortu du taldeak. Horrenbestez, datorren denboraldian Espainiako Bigarren Mailan ariko da Zubietako taldea.

Ospakizunetarako tartea ere izan zuten atzokoan, eta Agirrezabalak ere bat egin zuen taldearekin. Gainera, keinu berezia egin zion azpeitiarrak iazko udan moto istripuz hil zen beste azpeitiar bati, Lagun Onakeko jokalaria zen Ugaitz Kerejetari. Agirrezabalak haren kamiseta soinean zuela atera zuen argazkia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide