Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren astelehenean

Julene Frantzesena 2021ko mai. 26a, 08:18

Ixabel Agirresarobe.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrentzat izango da kontaketa, eta dagoeneko eman daiteke saiorako izena 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidalita.

Datorren astelehenean, maiatzak 31, Ixaber Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da Udal Liburutegian, 17:30ean hasita. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrentzat izango da kontaketa, eta dagoeneko eman daiteke saiorako izena; izan ere, orain arteko hitzorduetan bezalaxe, plazak mugatuak izango dira.

Izena emateko 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidali beharko da. Izena emateko azken eguna ostirala izango da. Izena ematen duten haur guztien artean zozketa egingo dute liburutegiko arduradunek, haur guztien "aukera berak" izan ditzaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide