Urrestillan herri sarreran geldituko dira autobusak gaurtik ostirala bitartean

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 25a, 11:08

Autobus geltokia Urrestillako Sinberguentzako zubian. Egun hauetan ez da erabilgarri izango geltoki hori. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitia eta Beizama lotzen dituen UK04 lineako autobusak ez dira ohiko geralekuetan geldituko egunotan Urrestillan. Herri barruan egin behar dituzten obra batzuk tarteko, autobusak herri sarreran geldituko direla jakinarazi du La Guipuzcoana konpainiak gaur bertan.

Gaurtik hilaren 28ra arte (datorren ostirala) iraungo du geltoki aldaketak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide