Herritar bat zauritu da eguerdian Lasaon izan den trafiko istripuan

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 25a, 14:31

Ertzaintzak Uztarriari ziurtatu dionez, auto gidaria Zumarragako erietxera eraman dute, arin zaurituta. Autoa errepidetik baztertu dute, eta dagoeneko ez dago zirkulazioa oztopatzen duen ezer.

Gaur eguerdian trafiko istripua izan da GI-631 errepidean, Lasaon. Ertzaintzak Uztarriari emandako informazioaren arabera, 14:20an jazo da ezbeharra. Auto bat irauli egin da, eta erreietako bat oztopatuz gelditu. Hasiera batean, zauriturik ez dela izan ziurtatu dio Ertzaintzak Uztarriari, baina azkenean, gidaria Zumarragako erietxera eraman dute, arin zaurituta.

Autoa errepidetik baztertu bitartean, ertzainak arduratu dira zirkulazioa zuzentzeaz. Dagoeneko, ordea, baztertu dute ibilgailua, eta normaltasuna da nagusi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide