Ramona's First Evil Boyfriend eta Mihise taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Sanagustinen

Anartz Izagirre 2021ko mai. 27a, 08:30

Ramona's First Evil Boyfriend.

18:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrera doakoa izango bada ere, aurrez gonbidapenak eskuratu beharko dira Kulturazen webgunean.

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, bi kontzertu entzuteko aukera izango da zapatuan, hilak 29, Sanagustin kulturgunean.

Alde batetik, Ramona's First Evil Boyfriend Azkoitiko taldea igoko da agertokira. Konfinamendu garaian sortu zuten taldea Andrea Pozok eta Josemari Unanuek, eta joan zen irailean beren lehen lana osatzen duten zortzi abestiak grabatu zituzten etxeko trastelekuan. Besteak beste, lo-fi, dream pop eta folk doinuak uztartzen ditu bikoteak. Bestetik, Usurbilgo (Gipuzkoa) Mihise taldearen kontzertua izango da. Hotzikara taldetik datoz Mihiseko musikariak, eta Kronik@ izeneko diskoa kaleratu zuten joan zen urtean. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira.

18:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrera doakoa izango da. Halere, aurrez gonbidapenak eskuratu beharko dira honako lotura honetan.

Hona hemen Mihise taldearen Eta berriz ere (lokalzulotik) abestiaren bideoklipa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide