Urola Ikastolako ikasleek La Basurekin solasean aritzeko parada izan dute

Julene Frantzesena 2021ko mai. 25a, 18:04

La Basu gaur Soreasu antzokiko agertokian. (Urola Ikastola)

Soreasu antzokian izan da La Basu rap abeslari bizkaitarra, Urola Ikastolako DBH4ko ikasleekin solasean. Besteak beste, raparen eta hip-hoparen munduaz, musikariaren ibilbideaz, raparen inguruko aurreritziez eta abarrez aritu dira hizketan.

La Basu rap abeslaria Soreasu antzokian izan da gaur, asteartea, goizean, eta Urola Ikastolako DBH 4ko ikasleek harekin solasean aritzeko aukera izan dute. Besteak beste, raparen eta hip-hoparen munduaz, musikariaren ibilbideaz, raparen inguruko aurreritziez eta abarrez aritu dira hizketan, eta rapeatzeko tartea ere izan du La Basuk, Urola Ikastolako ikasleen laguntzarekin.

Elena Caballeroren izen artistikoa da La Basu, eta Etxebarrikoa (Bizkaia) da rap abeslaria. Euskal raparen munduan emakume erreferenteetako bat da bizkaitarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide