Bizi Bira Zapatistarekin bat eginez argazki solidarioa aterako dute zapatuan

Nerea Uranga 2021ko mai. 26a, 14:15

Udan zapatisten ordezkaritza bat etorriko da Europara, eta Euskal Herrian ere ibiliko dira. Bizi Bira Zapatista horrekin elkartasunez, zapaturako, maiatzaren 29rako, argazki jendetsurako deia egin du Ixim hainbat herritarrek osatutako taldeak. 13:00etan jarri dute argazkia ateratzeko hitzordua, plazan.

Bizi Bira Zapatista egingo du udan Europan, zapatisten ordezkaritza batek. Bira horretan parte hartuko duten batzuk Euskal Herrian ere ibiliko dira, tartean, Azpeitian. Hala, zapatisten bira hori sustatzeko herrian Ixim taldea osatu dute hainbat lagunek. Talde horrek deituta, Bizi Bira Zapatistarekin elkartasunez argazki jendetsua aterako dute, zapatuan, 13:00etan, herriko plazan. Argazkia ateratzearekin batera, elkartasun denda eta plaza girotzeko musika jarriko dituzte.

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatista Chiapasen (Mexiko hego-ekialdean) 1994ko urtarrilaren 1ean, altxatu zen, indigenen eskubideen alde borroka egiteko asmoz. Ordutik, "lana, lurra, etxebizitza, elikadura, osasuna, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea" lortzeko lanean ari dira zapatistak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide