Martxan dira Arana Goikorako igogailuaren lanak

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 27a, 10:42

Igogailua jarriko duten inguruan hasi dituzte lanak. (Azpeitiko Udala)

Udalak joan den astean iragarri bezala, Arana kalea Arana Goikoa auzoarekin lotuko duen igogailuaren lanak hasi dituzte dagoeneko (argazkian). Construcciones Moyua SL enpresak eraikiko du Aranako eta Arana Goiko irisgarritasuna hobetzeko prpiektu horren lanak, eta zortzi hilabeteko epea izango du bukatzeko. Proiektuaren aurrekontua 416.489,87 eurokoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide