Sahararen askatasunaren aldeko mobilizazioa izango da bihar plazan

Anartz Izagirre 2021ko mai. 28a, 08:30

Joan zen maiatzaren 20an 48 urte bete ziren Sahararen askatasunaren alde borrokan diharduen Fronte Polisarioa sortu zenetik, eta urtemuga hori gogoratuko dute larunbateko mobilizazioan.

Herriko hainbat sahararrek deituta, Sahararen askatasunaren aldeko mobilizazioa izango da etzi, zapatua, plazan. Izan ere, 48 urte bete zituen Fronte Polisarioak hilaren 20an; hain zuzen ere, 1973. urteko maiatzaren 20an sortu zen Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimendua, eta lurraldea Marokotik banatzearen alde borrokatu dira azken bost hamarkadetan. 16:30etik hasi eta 18:00 bitartean, urtemuga hori gogoratuko dute plazan 48 urtez borrokan. Sahara libre! lelopean, eta herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide