Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Julene Frantzesena 2021eko maiatzaren 28a

Apirileko azken ostiraleko elkarretaratzeko irudia. (Azpeitiko Sare)

Azpeitiko Sarek deituta, azken ostiraleko elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, plazan.

Maiatzeko azken ostirala da gaur, eta hileko azken ostiraleroko moduan, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute plazan. 19:00etarako jarri du hitzordua Azpeitiko Sarek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide