Alex Txikon itzuli da Himalaiatik, eta lehenengo geldialdia Azpeitian egin du. Hain zuzen ere, Unai Ormaetxeak eta biek hitzaldia eskaini zuten atzo, osteguna, Soreasu antzokian, eta Txikonen gogoetak ardatz dituen Mundu bat motxilan liburuaz aritu ziren bertan. Hainbat herritar joan zen antzokira saioa entzutera.