Administrarien lan poltsa osatzeko bigarren azterketak egin dituzte

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 28a, 15:00

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Hainbat lagunek egin zituzten atzo Azpeitiko Udalaren administrari lan poltsarako bigarren azterketak. Bi lan poltsa osatuko dituzte, eta, beraz, bi proba egin zituzten; bata 09:00etan, eta bestea 12:15ean.

Azpeitiko Udalaren administrari lan poltsa osatzeko bigarren azterketak egin zituzten hainbat lagunek atzo, osteguna, Izarraitz pilotalekuan. Bi lan poltsa osatuko dituzte, eta, beraz, bi azterketa egin zituzten; bata 09:00etan, eta bestea 12:15ean. Udalak bi zerrenda osatuko ditu: administrazio orokorrean jarduteko, bata; eta zenbakietan espezializatutako postuetarako, bestea. Lan poltsa lehiaketa-oposizio bidez osatuko du herri erakundeak, eta zerrenda horiek baliatuko ditu sortzen diren behin-behineko beharrei erantzuteko.

Joan den apirilaren 21ean egin zuen udalak administrarien lan poltsa osatzeko lehen azterketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide