Maiatzeko hirugarren astean hiru musika emanaldi eskaini zituzten Sanagustin kulturgunean Juan Antxieta musika eskolako ikasleek. Aste honetarako ere antolatu dituzte saioak. Ekainaren 2an, asteazkenean, pianoko ikasleen saioa izango da, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Ekainaren 3an, ostegunean, berriz, bi saio egingo dituzte Sanagustin kulturgunean. 18:00etan, metaleko eta biolineko ikasleen emanaldia izango da; 19:15ean, berriz, biolontxeloko eta biolineko musika saioa.