Joan den asteko jende pilaketak saihesteko, neurriak hartu ditu udalak

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 28a, 15:33

Batetik, Izarraizko Atea parkearen ondoko aparkalekua itxita egongo da gaur arratsaldetik –ostirala– igandera bitartean, eta, bestetik, neurriak errespetatzeko eskatuz, kartelak jarri dituzte parkean.

Joan den larunbateko gertakariak ez errepikatzeko helburuarekin eta izurriari aurre egiteko ezarritako neurriak bete daitezen, neurri bereziak hartuko ditu Azpeitiko Udalak asteburuan. Batetik, Izarraizko Atea parkearen ondoko aparkalekua itxita egongo da gaur arratsaldetik –ostirala– igandera bitartean, eta, bestetik, neurriak errespetatzeko eskatuz, kartelak jarri dituzte parkean.

Horrez gain, udalak gogorarazi du "pandemia bete-betean" dagoela oraindik, eta herriko egoera "txarra" dela. "Bide horretan, herritar guztion osasuna zaintzeko, prebentzio neurriak betetzea ezinbestekoa da; guztion ardura da", adierazi du udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide