Presoen etxeratzearen aldeko aldarria atera du Sarek plazara

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 29a, 08:31

Maiatzeko azken ostirala izan zen atzo, eta hileko azken ostiralero bezala, hainbat herritar batu zen arratsaldean plazan, Azpeitiko Sarek deitutako elkarretaratzearekin bat eginez. Euskal presoak eta iheslariak etxera! lelodun pankartaren atzean elkartuta, Josu Urbieta Pow eta Gotzon Aranburu espetxeratu azpeitiarrak gogoan izan zituzten Sareren hitzorduan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide