Bizi Bira Zapatistarekin bat egin dute dozenaka herritarrek

Nerea Uranga 2021ko mai. 29a, 15:27

Udan Europan Bizi Bira Zapatista egingo dute, eta bira horretan parte hartuko duten batzuk Azpeitira ere etorriko dira. Ekimen horrekin bat egiten dutela adierazteko, elkartasun argazkia atera dute dozenaka herritarrek gaur eguerdian plazan.

Bizi Bira Zapatista egingo dute udan Europan zehar, 160 inguru zapatistek parte hartuz. Bira horretan parte hartuko duten batzuk Euskal Herrian ere ibiliko dira, baita Azpeitian ere. Zapatisten ekimen horrekin bat eginez, Ixim taldea sortu dute hainbat azpeitiarrek. Gaur, 13:00etan, talde horrek deituta, elkartasun argazkia atera dute herriko plazan dozenaka herritarrek. Goizean eta eguerdian, birarekin bat eginez denda bat ere jarri dute udaletxearen azpian.

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatista Chiapasen (Mexiko hego-ekialdean) 1994ko urtarrilaren 1ean, altxatu zen, indigenen eskubideen alde borroka egiteko. Ordutik, "lana, lurra, etxebizitza, elikadura, osasuna, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea" lortzeko lanean ari dira zapatistak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide