Mendebaldeko Sahararen askatasunaren alde protesta egin dute plazan

Nerea Uranga 2021ko mai. 29a, 18:16

Azpeitiko hainbat sahararrek deituta gaur arratsaldean mobilizazioa egin dute Mendebaldeko Sahararen askatasunaren alde. Era berean, gogoratu dute joan den maiatzaren 20an 48 urte bete zirela Fronte Polisarioa sortu zutenetik.

Mendebaldeko Sahararen askatasunaren aldeko aldarriak hartu du gaur arratsaldean Azpeitiko plaza. Herrian bizi diren hainbat sahararrek deituta, 16:30etik 18:00etara artean, protesta egin dute eta saharar herriaren eskubideak aldarrikatu dituzte. Era berean, gogoratu dute joan den maiatzaren 20an 48 urte bete zirela Fronte Polisarioa sortu zela, Mendebaldeko Sahararen alde egiteko. Saharako lurralde okupatuetan sahararren kontra Marokok egiten duen "zapalkuntza eta giza eskubideen urraketa" salatu dute, eta gogorarazi dute Marokoren kontra gerran ari dela Fronte Polisarioa. Aljeriako errefuxiatuen kanpalekuetan bizi dituzten senideak eta herrikideak ere gogoan izan dute, baita haiek bizi duten "eguneroko bizimodu gogorra" ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide