'Gaitasunak antolatu' jardunaldiei buruz hitz egin eta musikaz gozatu dute Gaztetxean Itaiaren aurkezpenean

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 30a, 17:27

Urola Erdiko Itaiako kideek Gaitasunak antolatu jardunaldiak aurkeztu zituzten atzo Azpeitiko Gaztetxean. Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialista herriz herri ari da aurkezten ekainaren 12an Zumarraga-Urretxun egingo dituen jardunaldi nazionalak, eta Azpeitiaren txanda izan zen atzo.

"Emakume langileok aktibo politiko bilakatzeko bidean urrats modura" aurkeztu ditu Itaiak Gaitasunak antolatu jardunaldiak. Atzo, Zumarraga-Urretxuko hitzorduaren hainbat xehetasun azaldu zituzten gaztetxean, eta bertara joandakoak jardunaldietan parte hartzera ere animatu zituzten.

Aurkezpena osatzeko, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste, gaztetxean elkartutakoek, Jokine eta Izaro bikoteak emandako kontzertu akustikoarekin.

(Argazkiak: Itaia eta Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide