Ingurumena Guztiontzat Marrazki eta Margo Lehiaketa egingo dute ekainaren 5ean eta 6an Azpeitiko Ekoetxean. Familiei zuzendutako ekintza bat da, eta sei urtetik gorako haur eta nerabeek nahiz haien familiek parte hartzeko aukera izango dute. Saioak bi egunetan 10:30etik 12:30era artean izango dira Ekoetxean.
Lehiaketako partaide kopurua mugatua izango denez, ekainaren 3ra bitartean izena eman beharko da parte hartzeko. Horretarako, Ekoetxea bertara joan beharko da edota 943-81 24 48 telefono zenbakira dei daiteke.
Partaideek Ekoetxearen ingurunea gai hartuta egin beharko dute marrazkia edota margolana, eta lehiakide bakoitzak nahi beste lan egiteko aukera izango du. Horretarako, ordea, lana egiteko emandako denbora errespetatu beharko dute.