Emakumeen Txokoko ikasturteari agur esan diote

Julene Frantzesena 2021ko mai. 31a, 10:10

Ane Arenas eta Erika Olaizola Soreasuko agertokian. (Emakumeen Txokoa)

Panpina antzezlanaren emanaldia eta obra horren egile eta aktore Erika Olaizolaren solasaldia egin zituzten ostiralean, Soreasu antzokian.

Aurten beste modu batean eman behar izan diote amaiera Emakumeen Txokoko ikasturteari. COVID-19aren pandemia tarteko, ezin izan dituzte ohiko emakumeen jaialdia eta afaria egin, baina egoerara moldatutako ekitaldiak egin dituzte. Hain zuzen ere, Panpina antzezlanaren emanaldia eta obra horren egile eta aktore Erika Olaizolaren solasaldia egin zituzten ostiralean, Soreasu antzokian.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide