Azpeitiko emakumeen oroimen kolektiboa osatzeko bigarren bilera izango da bihar

Anartz Izagirre 2021ko mai. 31a, 13:55

Emakumeen Txokoa.

Bileran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita. 17:30ean izango da bilera, Emakumeen Txokoan.

Azpeitiko Udalak emakumeen historia aztertzeko, ikertzeko eta dibulgatzeko proiektu berri bat abiatu zuen joan zen apirilean, eta parte hartze prozesuko bigarren bilera izango da bihar, asteartea, Emakumeen Txokoan. 17:30ean izango da juntadizoa, eta bertan parte hartu nahi duten herritarrek emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute.

Herrian esanguratsuak izan diren emakumeak ezagutzea eta errekonozitzea da egitasmoaren xede nagusia, eta herritarren parte hartzearen bitartez berreskuratu nahi dute memoria; horretarako, talde eragile bat sortu dute. Joan zen apirilean egin zuten lehen bilera, eta hilean behin biltzea da taldearen asmoa. Farapi elkarteko kideek dinamizatuko dituzte bilerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide