Erradikalak ginen ikuskizuna eskainiko dute zapatuan, hilak 5, Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak. 70 minutu irauten dituen antzezlanak, eta hainbat gai lantzen dituzte bertan, hala nola sexualitatea, merkatu patriarkala eta intersekzionalitatea. Euskal Herriko Bilgune Feministaren sostengu ekonomikoa bultzatzeko kultur ekimena da Erradikalak ginen, eta dagoeneko eros daitezke saiorako txartelak Kulturazen webgunean, hamasei euroren trukean.
Honako hau da antzezlanaren sinopsia: "Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio".