Bart gaueko ekaitzaren ondorioz, hainbat zuhaitz erori dira

Ihintza Elustondo 2021ko eka. 1a, 10:13

Izugarrizko ekaitza bota zuen bart gauean, eta ondorioz, hainbat zuhaitz erori dira herrian. Garbiketa lanak egin behar izan dituzte udal brigadako langileek.

Sekulako ekaitza bota zuen bart gauean; guztira, 700 tximistatik gora erori ziren ordubetean Gipuzkoan. Euskal Herriko  txoko gehienetan izan zuen eragina ekaitzak, baita Azpeitian ere. Udaltzaingoak azaldu duenez, herriko hainbat tokitan zuhaitzak erori ziren. Zuhaitz horiek hainbat bide itxi dute, eta ondorioz, garbiketa lanak egin behar izan dituzte udal brigadako langileek. Goiko irudian ikus daitekeenez, Madalena auzoan erori da zuhaitz horietako bat; behekoa, berriz, herritar batek Urrestillan tximista bati ateratako argazkia da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide