Atzo, asteartean, hasi zituzten 1521eko Loiolako eta Noaingo gertakarien bosgarren mendeurrena dela-eta Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak ekainean zeharrerako antolatu dituen ekitaldiak. Jose Luis Orellak eman zion hasiera egitasmoari, 1521 Loiolako Iñigo Iruñean hitzaldiarekin. Azoka Plaza gaineko aretoan eskaini zuen hark solasaldia, eta hainbat lagun bertaratu ziren.
Guztira, lau hitzaldi eskainiko dituzte asteartero, Azoka Plaza gaineko aretoan. Egitaraua hilaren 27an, igandean, itxiko dute Loiolan gazteekin egingo duten mahai inguruarekin.