Ekaineko udalbatzarra egin zuten udaleko hautetsiek atzo, asteartea, eta besteak beste, 2022rako herriko jaieguna izendatu zuten. Udalbatzak aho batez onartu zuen datorren urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea; aurten ere hala izan da. Datorren urtean ostegunez izango da San Sebastian eguna, eta udaleko ordezkariek hala erabakita, jaieguna izango da Azpeitian.