'Itsasoa hemen hasten da' lelopean, herritarrak sentsibilizatzeko artelanak egin dituzte hainbat ikaslek

Anartz Izagirre 2021ko eka. 2a, 14:57

Ekoizpen eta kontsumo jasangarria landu dituzte aurten Azpeitiko ikastetxeetan, eta herritarrak sentsibilizatzeko hainbat lan egin dituzte LH5 eta 6 mailetako ikasleek.

Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan, ekoizpen eta kontsumo jasangarria landu dituzte aurtengo ikasturtean Azpeitiko ikastetxeetan, eta horren harira, LH5 eta 6 mailetako ikasleak plastikoan zentratu dira herri diagnostikoa egiteko. Besteak beste, plastikoaren ekoizpena, erabilera, murrizketa eta birziklapena izan dituzte ikergai.

Proiektu horri lotuta, irteerak egin dituzte kalean botatako hondakinekin zer gertatzen den ikusteko; esaterako, haizeak eta euriak eraginda hondakinak pilatzen diren hainbat leku bisitatu dituzte, eta zabor horietako askok ibaian amaitzen dutela jabetu dira, baita ibaitik itsasora doazela ere. Herritarrak gai horren inguruan sentsibilizatzeko, hainbat artelan egin dituzte herriko ikasleek Itsasoa hemen hasten da lelopean.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide