Gaueko hainbat zerbitzu berreskuratuko ditu Lurraldebusek bihartik aurrera

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 3a, 08:45

Zumaia-Zumarraga, Zestoa-Eibar eta Zumaia-Azkoitia ibilbideak egiten dituzten autobusak dira guztiak, ostiral edota larunbat gauetako ordutegian.

Mugikortasun eta ordutegi mugak altxatu ahala azken hilabeteetan etenda izan dituen hainbat autobus zerbitzu berreskuratzen ari da Lurraldebus. Horrela, bihartik aurrera Zumaia-Zumarraga (UK06), Zestoa-Eibar (UK45G) eta Zumaia-Azkoitia (UK46G) lineetan asteburuetako zenbait zerbitzu berriro martxan izango direla iragarri du La Guipuzcoana garraio enpresak.

Hauek dira, hain zuzen ere, bihartik aurrera ostiral edota larunbatetan eskualdean berriro erabilgarri izango diren autobus zerbitzuak:

- Zumaia-Zumarraga (UK06) linean, ostiral lanegunetan eta larunbatetan Zumarragako Ospitaletik 22:10ean irteten den zerbitzua. Azpeitian 22:45ean gelditzen da Loiolan, eta 22:50ean anbulatorio aurreko geralekuan.

- Zumaia-Azkoitia (UK46G) linean, hiru zerbitzu berreskuratuko dituzte:

  • Ostiral gauetan Zumaiatik 23:20an irteten dena. Azpeitian 23:45ean gelditzen da, anbulatorio aurrean.
  • Ostiral gauetan Azkoititik gauerdian irteten dena. Apeitian 00:15ean gelditzen da, anbulatorio aurrean.
  • Larunbat gauetan Zumaiatik 23:45ean irteten dena. Azpeitian 00:10ean gelditzen da, anbulatorio aurrean.

- Zestoa-Eibar (UK45G) linean, Zestoatik 23:45ean irteten den zerbitzua. Azpeitian 23:55ean gelditzen da, anbulatorio aurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide