Biolin, biolontxelo eta metal soinuak, musika eskolakoen entzunaldien bigarren egunean

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 4a, 08:14

Ikasle gazteenek ikasturtean zehar ikasitakoak erakutsi zituzten atzo Sanagustin kulturgunean.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleak hainbat instrumenturen entzunaldiak eskaini dituzte azken egunetan Sanagustin kulturgunean. Asteartean pianoarekin hasi ondoren, atzo:bi saiotan banatu zituzten entzunaldiak biolina, eta metalen saileko hainbat instrumentu jotzen ikasten ari diren ikasle gazteak aritu ziren lehen saioan, eta biolin ikasle gehiago zein biolontxelokoak, bigarrenean.

Ikus-entzuleak adi-adi zituztela, ikasturtean ikasitakoak erakutsi zituzten musika eskolako gaztetxoek. Argazkietan, atzoko lehen saioko hainbat une ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide