Elhuyar Zientzia Azokan DBH 3-4 mailako teknologia arloko lanik onenaren saria erdietsi dute Urola Ikastola BHI-ko lau ikaslek. Lur azpiko urak ateratzeko sistema proiektuarekin lortu dute saria Tekno Urola taldeko Ekaitz Osak, June Berasategik, Iker Iglesiasek eta Julene Elustondok, eta Portugalgo Mostra Nacional Portuguesa azokarako hiru akreditazio eskuratu dituzte. Atzo, larunbata, izan zen azoka Bilboko Areatzan, eta bertan izan ziren proiektua aurkezten Urolako lau ikasleak.