Uztarriako erabiltzaile batek atzo, igandea, bidalitako argazkia da honako hau. Irudian, Santutxo auzoko ermita ingurua agertzen da, plastikozko zein kristalezko botilaz eta basoz eta bestelako zaborrez beteta. Herritarra kexu agertu da han aurkitu zuen zikinkeria dela eta.