'1521. Euskal iruditeria bat' hitzaldia eskainiko du gaur Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak

Julen Otaegi Leonet 2021ko eka. 8a, 09:00

Mikel Sorauren 2009an emandako hitzaldi batean. (Gorka J. Palazio)

Mikel Sorauren historialariak emango du hitzaldia Azoka Plaza gaineko aretoan gaur, 18:30ean. Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatu ditu ekitaldiok, 1521ean Loiolan eta Noainen izandako gertakarien bosgarren mendeurrenaren harira.

Gaur, asteartea, Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako bigarren hitzaldia izango Azoka Plaza gaineko aretoan, 18:30ean. Mikel Sorauren historialariak emango du gaurko solasaldia, 1521. Euskal iruditeria bat izenburupean. 1521eko Loiolako eta Noaingo gertakarien bosgarren mendeurrena dela-eta antolatu dituzte ekitaldiak ekainean zeharrerako.

Datozen asteetan ere eskainiko dituzte hitzaldiak; bi izango dira, asteartero, Azoka Plaza gaineko aretoan. Ekitaldi sortari hilaren 27an, igandean, emango diote amaiera Loiolan gazteekin egingo duten mahai inguruarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide