Buru osasun arazoak dituztenen familien bizipenak, Basazabalen

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 9a, 15:09

Iker Agirrezabalaga psikologoa, atzo Basazabalen. (Agifes)

Basazabal jauregiko hitzaldi aretoa entzulez bete zen atzo. Osasun larrialdia dela-eta ezarritako aforoa beteta eman zuten Familia eta buru osasuna hitzaldia.

Agifes buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen elkarteak antolatutako hitzaldian, familiak buru osasun arazoen kudeaketan duen paperaren garrantziaz hitz egin zuen Iker Arrizabalagak, Agifeseko psikologoak. Etxean buru osasun arazoa duten pertsonak dituzten eta familientzako babes taldeetan parte hartzen duten bi emakumek ere hartu zuten hitza atzo Basazabalen, beren bizipenak eta esperientziak azaltzeko.

Agifesen Buru osasunaren zaindariak kanpainaren barruan egin zuten atzoko hitzaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide