Aurten ere bertan behera utzi dituzte saninazioetako zezenketak. Ekainean sartzearekin batera jakinarazi zuen Azpeitiko Zezenzale Batzordeak aurtengo saninazioetara begira hartutako erabakia, atsekabez; izan ere, batzordeko kideentzat hartutako erabakia "zaila eta mingarria" da. Batzordeko kideek bigarren urtez jarraian utzi dituzte bertan behera saninazioetako zezenketak, besteak beste, pandemia tarteko.
1936. eta 1937. urteetan ere ez zen zezenketarik izan Azpeitiko zezen plazan, orduko hartan Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. 84 urteren ostean, Azpeitia berriro gelditu da zezenketarik gabe bi urtez jarraian.