Udal Musika Banda, berriro martxan eta beti bezain gogotsu

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 9a, 20:32

Hilabete luzez entseatu gabe egon ostean, martxan da berriro Azpeitiko Udal Musika banda. Pandemiaren harira ezarritako neurriak tarteko, geldirik egon dira, herriko kaleak musikaz ezin alaituta. Orain, pixkanaka-pixkanaka ari dira martxa hartzen eta egin ditzaketen ekintzak pentsatzen. Azpeitiko musika bandaren lokalera hurbildu da Erlo Telebista, igarotako urteaz nahi aurrera begirakoaz hitz egiteko.

Musika bandaren lokalera bai, baina entsegu batean ere izan gara. Musikariek diote joan den urtea arraroa izan dela, eta horrek eragin duela taldean. Dena den, musikaz gozatzeko eta herriko kaleetara ateratzeko grinez daude.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide