Gutuna

Ama baten agurra

Jaione eta Olatz Lasa 2021ko eka. 11a, 08:49

Jaione eta Olatz Lasa azpeitiarrek honako gutun hau idatzi dute, ama ospitaleratuta zela, hil aurretik hura agurtzeko aukerarik ez dutelako izan.

Agurrik gabeko agurra izan zuen gure amak. Erorketa baten ondorioz ospitalera eraman behar izan genuen, eta han arnasketa eremuan ingresatu zuten, irentsi zuen odolagatik pneumonia baten arriskua zegoelako.

Amak ez zuen COVID birusik eta txertoa hartuta zegoen; hala ere, COVID protokoloa ezarri ziguten. Ondorioz, ez ziguten baimenik eman bere ondoan gelditzeko, eta hurrengo goizean telefonoz abisatu ziguten jadanik ama hilda zegoela.

Badakigu urte luze honetan horrelako egoera asko entzun ditugula. Hala ere, eskaera bat luzatu nahi genuke: gure adinekoak ez ditzagun ospitaleko gela batean bakarrik utzi.

Pertsona guztiek merezi dugu zainduak izatea, eta gure etxekoek zaindu ahal izateko aukera denok izan behar genuke.

Lerro hauen bidez ospitaleko langileen lana goraipatu eta eskertu nahi genuke.

Agurrik gabeko agurrak ez ditzagun gehiago inork bizi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide