AECC Gipuzkoa Azpeitian bulego berria irekitzeko lanetan dabil, eta egunotan kalean ari dira elkartearen inguruko informazioa ematen. Gaur goizean postu bat muntatu dute boluntarioek Betharram eraikinaren alboan, eta bihar ere bertan izango dira. AECC Gipuzkoa elkarteak adierazi duenez, Urola Erdira "gerturatzen" ari dira –Zarautzen izan dute orain arte eskualdeko bulego bakarra–. Horretarako, boluntario berrien bila dabiltza, "laguntzeko prest" dagoen edonoren bila.
Elkarteak Urola Kostan minbiziaren aurkako astea antolatu du, ekainaren 7aren eta 11ren artean. Hainbat ekintza egin dituzte. Haien artean, gaur, osteguna, hitzaldia emango du Miriam Marquez psikologoak Basazabal jauregian, 17:00etan.