Zaintzaileak hizpide, Minbiziaren aurkako Astearen barruan

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 11a, 09:47

Miriam Marquez psikologoak hitzaldia eskaini zuen atzo Basazabalen, Gipuzkoako AECCk antolatuta. Gaur bukatuko den Urola Kostako Minbiziaren aurkako Astearen barruan egin zuten hitzaldia, eta minbizia duten gaixoen zaintzaileei eskaini beharreko arretaz hitz egin zuen Marquezek, Zaintzaileentzako zainketak izenburuarekin eskaini zuen solasaldian.

Gipuzkoako AECC egunotan Urola Kostan egiten ari den kanpainaren barruan, eta Azpeitian aurki irekiko duten egoitza dela eta, gaur ere informazioa emateko eta boluntarioak lortzeko postua jarriko dute Azpeitian, atzo bezala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide