Julen Egiguren Egiguren V.a pilotari azpeitiarrak ezker eskuko hatz erakuslean min hartu zuen, eta astelehenean ebakuntza egingo diote. Izan ere, Aspe enpresak jakinarazi duenez, pilotariak haustura du behatz horretan. Atzo, osteguna, entrenatzen ari zela hartu zuen min Egigurenek; zehazki, pilota bat jotzerakoan.