Bukatu da aurtengo ipuin kontaketa saioen zikloa

Julene Frantzesena 2021ko eka. 11a, 13:48

Ipuin kontaketa saio bateko irudia.

Apirilaren 19az geroztik, astez aste ipuin kontaketa saioak izan dira Udal Liburutegian. Aurtengoa kontaketa zikloaren XXXII. edizioa izan da.

Joan zen astelehenean Ana Galarragak eskaini zuen saioarekin bukatu da Azpeitiko Udal Liburutegiko ipuin kontaketen XXXII. edizioa. Apirilaren 19an ekin zioten aurtengo edizioari, eta astez aste, adin desberdinetako haurrei zuzendutako kontaketak eskaini dituzte hainbat lagunek. Saioak "bereziak" izan direla azaldu dute liburutegiko ordezkariek; izan ere, COVID-19aren pandemia tarteko, emanaldietako plazak mugatuak izan dira. "Lehen, elkarri arrimatuta egoten baziren, oraingoan, distantziak mantendu behar. Hala ere, hamaika istorio, hamaika emozio bizi izan ditugu. Hurrengo ikasturtean, gehiago, eta hobeto".

Hona hemen Udal Liburutegiko kideek kontaketetako irudiekin osatu duten eta sare sozialetan zabaldu duten bideoa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide