18:50ean moto baten eta auto baten arteko istripua izan da Loiola parean. Ertzaintzak Uztarriari baieztatu dionez, lagun bat zauritu da ezbeharrean. Zumarragako ospitalera eraman dute, hankan min hartuta.
Istripua gertatu berritan, ertzainek errepidea itxi dute eta auto ilara luzeak sortu dira bi noranzkoetan, baita Kukuherriko bidean ere. Beranduxeago, errail bat zabaldu eta txandaka pasoa ematen hasi dira. Bi ordu inguru behar izan dituzte egoera bere onera ekartzeko.