Bertso saioa, Orkatz kultur elkartearen urtemugako bigarren ekitaldia

Julene Frantzesena 2021ko eka. 12a, 11:11

Alaia Martinek, Maialen Lujanbiok, Jon Maiak eta Ainhoa Agirreazaldegik eskaini zuten bertso saioa Sanagustin kulturgunean.  Hainbat herritar izan ziren emanaldiaz gozatzen.

Orkatz kultur elkartearen 28. urteurreneko ekitaldiak martxan dira dagoeneko. Atzo izan zen bigarren ekitaldia Sanagustin kulturgunean; hain zuzen ere, bertso saioa eskaini zuten Alaia Martinek, Maialen Lujanbiok, Jon Maiak eta Ainhoa Agirreazaldegik, eta gai-jartzaile lanak, berriz, Haritz Etxeberria Ministrok egin zituen. Hainbat herritar izan ziren saioaz gozatzen.

Gaur jarraituko dute ekitaldiekin; izan ere, Raquel Koroma dantzariak dancehall ikastaroa eskainiko du Dinamoa sormen gunean. Arratsaldean, berriz, dantzari irundarrak eta Tolosako Nikotina taldeak emanaldia eskainiko dute, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide