Gazteei eta helduei zuzendutako kustomizazio tailerra antolatu dute datorren iganderako, ekainaren 20rako, Azpeitiko Ekoetxean. 10:30etik 12:00etara bitartean egingo duten saioan oihalezko arropak, poltsak... itxuraz aldatzen ikasiko dute parte hartzen dutenek. Horretarako, askotariko apaingarriak erabiliko dituzte.
Ikastaroak plaza mugatuak ditu, horregatik aurrez izena eman beharra dago parte hartzeko. Izena emateko azkenengo eguna ekainaren 18a, ostirala, izango da. Izena emateko Ekoetxeara bertara joan beharko da edota 943-81 24 48 telefono zenbakira deitu. Doakoa da tailerra.