Azpeitiko Ekoetxearen aurtengo familia ekintzen barruan, Xaguxatar Bidea Eguna ospatu dute hainbat lagunek gaur, igandea. 10:00etan elkartu dira Ekoetxearen atarian, eta horiek Xaguxtar ibilbidea egin dute. 6,5 kilometroko txangoa da Ekoetxean hasi eta bukatzen dena, eta herriko hainbat parajetatik barrena igarotzen da. Gaurkoan, beroari aurre eginez osatu dute ibilbidea hainbat gaztetxok nahiz gurasok. (Argazkiak: Ekoetxea)