Jaione Isazelaiak 'Gure historiaren errealitatea eta erronkak hezkuntzan' hitzaldia emango du bihar arratsaldean

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 14a, 10:00

(Goiena)

Jaione Isazelaia irakasle eta idazleak emango du hitzaldia Azoka Plaza gaineko aretoan bihar, 18:30ean. 1521ean Loiolan eta Noainen izandako gertakarien bosgarren mendeurrenaren harira Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako ekitaldia da.

Bihar arratsaldean izango da 1521eko Loiolako eta Noaingo gertakarien bosgarren mendeurrenaren harira Urolakoen Nafar Zuzterrak antolatu dituzten solasaldietan hirugarrena. Gure historiaren errealitatea eta erronkak hezkuntzan hitzaldia emango du Jaione Isazelaia irakasle eta idazleak. 18:30ean hasiko da saioa eta Azoka Plaza gaineko aretoan izango da.

Mendeurrena dela-eta antolatutako ekitaldiekien jarraituko dute datozen asteetan ere. Hurrengo asteartean Joseba Asironek hitzaldia eskainiko du; ekainaren 26an Noainera irteera egingo dute; eta ekainaren 27an emango diote amaiera egitarauari, Loiolan gazteekin egingo duten mahai inguruarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide