Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak Beasain taldean jokatuko du 2021-2022 denboraldian. Azken denboraldia Tuterako (Nafarroa) Tudelano taldean egin du azpeitiarrak, Espainiako Bigarren B Mailan. Datorren denboraldian, berriz, Espainiako Hirugarren Mailan ariko da, Beasainekin.
Realaren harrobian hazitako jokalaria da Orbegozo, eta iaz Tudelanora joan aurreko hiru denboraldiak Irungo Real Union taldean egin zituen. Aurretik, baina, Ebron, Jaenen, Marbellan, Compostelan, Getafe Bn, Amorebietan, Sestao Riverren, Nasticen eta Bilbao Athleticen jokatutakoa da aurrelari azpeitiarra.