1521ean Loiolan eta Noainen izan ziren gertaeren bosgarren mendeurrenaren harira Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako saioetan hirugarrena izan zen atzo arratsaldean. Gure historiaren errealitatea eta erronkak hezkuntzan hitzaldia eman zuen Jaione Isazelaia irakasle eta idazleak, eta herritar ugari bertaratu zen Azoka Plaza gaineko aretora.
Datorren asteartean Joseba Asironen txanda izango da. Hark ...1521-1522. Inbasioa hitzaldia emango du Azoka Plaza gaineko aretoan, 18:30ean hasita. Hori izango da mendeurrenaren harira Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatu duen azken hitzaldia, baina ez azken jarduera. Izan ere, ekainaren 26an Noainera irteera egingo dute; eta ekainaren 27an emango diote amaiera egitarauari, Loiolan gazteekin egingo duten mahai inguruarekin. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako gazteek parte hartuko dute mahai inguru horretan.