Herriko gizarte, kultur eta kirol taldeei zuzendutako hainbat dirulaguntza lerro jarri ditu martxan Azpeitiko Udalak. Zehazki, zortzi deialdi argitaratu ditu erakundeak: bost gizarte zerbitzuetakoak, bi kiroletakoak eta bat kultur arlokoa. Laguntza horien bidez, orotara, 237.895 euro bideratuko ditu udalak arlo horietan lanean ari diren taldeak nahiz norbanakoak laguntzera.
Gizarte zerbitzuen arloan bost dirulaguntza lerro zabaldu ditu erakundeak, eta 135.000 euro bideratuko ditu horietara. Honako hauek dira lerroak:
- Elkarteentzako dirulaguntzak, Gizarte Zerbitzuen eta osasunaren arloan jarduerak egiteko. Lerro horretara, 36.000 euro bideratu dituzte, eta uztailaren 1a bitartean aurkez daitezke eskaerak.
- Gizarte Zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak. 9.000 euro bideratu dituzte laguntza horietara, eta elkarteek uzatailaren 1a bitartean aurkez ditzakete eskaerak.
- Herrialde pobretuetan lankidetza proiektuak egiteko elkarteentzako dirulaguntzak. Udalak 80.000 euro bideratu ditu horretara, eta uztailaren 1a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.
- Nazioarteko lankidetzan borondatez parte hartzen duten pertsonentzako dirulaguntzak. 5.000 euro daude lerro horretara bideratuta, eta uztailaren 1era arte izango da eskaerak aurkezteko epea zabalik.
- Larrialdi egoeretan ekintza humanitarioak eta puntualak egiteko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak. 5.000 euro bideratu dituzte lerro horretara, eta abenduaren 1a bitartean egin daitezke eskaerak.
Kirol arloan, Eskola Kirolaren programa eta elkarteen ohiko jarduerak laguntzeko 55.395 euro bideratu ditu Azpeitiko Udalak.
- Azpeitiko kirol klubei zuzendutako kirol arloko diru-aguntzak. Erakundeak 42.395 euro bideratuko ditu elkarteak laguntzera, eta eskaerak egiteko epea urriaren 29an bukatuko da. Honako hauek egin ditzakete eskaerak:
- Eskola kirola: eskola kiroleko tokiko programak finantzatzeko dirulaguntzak. 13.000 euro bideratu dituzte laguntza horretara, eta ekainaren 28a izango da eskaerak egiteko azken eguna.
Kulturaren arloan, zabalik da herriko taldeek urteko ohiko jarduerak egitea ahalbidetzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, eta erakundeak 47.500 euro bideratu ditu horretara.
- Azpeitiko kultur elkarteei zuzendutako urteko programak edo kultura jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak. Lerro horretara, 47.500 euro bideratu ditu udalak, eta uztailaren 16a izango da eskaerak egiteko azken eguna.