Ibai garbiketa saioa egin dute ikasleek

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 16a, 16:43

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko DBHko 4. mailako ikasle talde batek hartu du parte ikasturte honetako saioan, gaur goizean.

Ikasturtero Urola ibaian pilatutako zaborrak jasotzeko eta ingurua txukuntxeko saioa egiten dute herriko ikastetxeetako ikasleek, Azpeitiko Udalaren gonbidapena jasota. Amaitzear den ikasturte honetako saioa gaur goizean egin dute. Aurten, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko DBHko 4. mailako ikasle talde batek hartu du parte ibai garbiketan, eta Azpeitiko Ekoetxekoek azaldu dute "zikinkeria dezente" jaso dutela ikasleek ibaiko uretatik eta ertzetatik.

Hamaiketakoa eginez borobiltzen dute urtero ikasleek ibai garbiketa; gaurkoa ikastolan bertan egin dute, osasun egoera tarteko.

(Argazkiak: Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide