Etxeko izarra izan zen atzo protagonista Lagun Onak Mendi Bazkunak bere 75. urteurreneko ospakizunen barruan antolatu duen Mendiko Ahotsak zikloaren laugarren hitzorduan.
Gorka Karapeto azpeitiarrak lorpen garrantzitsu asko erdietsi ditu bere eskalatzaile ibilbidean, eta horietako bat da 2017an kateatu zuen Orbayu izeneko bidea, Asturiaseko (Espainia) Picu Urriellu ezagunean. Hain zuzen ere, Picu Urriellu izeneko ikus-entzunezkoan jasoa du Karapetok lorpen hura, eta ikus-entzunezko horixe aurkeztu zuen atzo Soreasun, han elkartutako ehun bat mendizaleentzat eskainitako solasaldiarekin batera.
(Argazkiak: Lagun Onak MB)