Karasusan etxea botatzen ari dira hamar etxebizitza berri eraikitzeko

Anartz Izagirre 2021ko eka. 17a, 15:04

Karasusan etxea botatzen ari dira egunotan. (Julene Frantzesena)

Urte luzez hutsik egon da Julian Elorza hiribidean dagoen Karasusan etxea, eta egunotan eraikina botatzen ari dira eremu horretan etxebizitza berriak egiteko. 2006ko uztailean Karasusaneko lehen solairua okupatu zuten hainbat gaztek, eta ekintza horren ondorioz, epailearen aurrean deklaratu behar izan zuten bederatzi gaztek. Ordutik, hutsik egon da eraikina, eta datozen hilabeteetan bi, hiru eta lau logeletako hamar etxebizitza izango dituen Hiribai eraikina egingo du Grupo Eibarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide